XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Barri bat dakart.
LIBE.- Lengoa gitxi zan eta barri bat?
Bizi da ala lengoa?
ZORI.- Aregaitik zabiltz?
Koitadea, nun ete dago onezkero!.
Oraingo au zure kutunarena da.
LIBE.- Ez zaitez etorri adar joten.
ZORI.- Ekarten etorri naizan lez, bardin joan neike eroaten.
LIBE.- Zeiñek emon dautzu?
ZORI.- Esan dot.
Berak.
LIBE.- Ba daki nun nagon?
ZORI.- Itxuraz bai.
LIBE.- Eta bera?
ZORI.- Consolatrix lez egon zanaren kamaiñan.
LIBE.- Berbetan ez daki, kartetan ekiteko?
ZORI.- Nik eskatu daustan mesedea egin dot.
Azkenean eskerrik be ez artzeko.
LIBE.- Ekatzu.
Maite:
Ba dakit minduta zagozana.
Ulertzen dot.
Egia autortuko dautzut, inguruka ibili barik (len ukatu ta ...)
Eskiñi eutzuen umea, neurea da
Lotsa eta miña, biak daukadaz autortzean.
Gu izan giñanak izan, zuk maite ninduzun aiña maite... ta ala ta be jausi nitzan (len laprast, orain jausi).
Nik ez nekien gure ostera onetan agertuko zanik.
Ba nekien, bai, denboretara eltzeko egoala.